ZURRUNBILO: BENETAN BE + JONE BENGOA + JON ANDER URRESTI + MUSKULO + [...]

16 de Mayo de 2021. BARATZA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. 7€

Baratza Aretoa-k antolaturiko Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia maiatzaren 14 eta 16 bitarteko asteburuan gauzatuko da, Baratzan bertan zein Oihaneder Euskararen Etxea-n eta Legution. Egun bakoitzerako sarrerak hementxe! Antolatu duten programa itzelaren barruan, Benetan be-ren Porno vs. Afrodita pieza izango dugu ikusgai eta ikusgarri (maiatzak 14, ostiralean).

Hurrengo egunean, maiatzak 15 larunbata, Oihaneder-en  Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik topaketak aberastuko gaitu eta Baratza Aretoa-n antzerki dokumentalaren txanda izango da Jone Bengoa-ren Kabia eta Jon Ander Urresti-ren Tribiz baserri galdue antzezlan ederrekin. Eta jaialdia merezi duen eran agurtzeko, domekan irakurraldi esperimentala egongo da Itxiar Rozas & Ibon RG-ren eskutik eta Muskulo taldeak zuzeneko musikaren zurrunbiloan irauliko gaitu. Gora zuek!!!!!!

Sarrerak hemen eta egitarau osoa azpian.

 

ZURRUNBILO: Arte eszeniko garaikideen jaialdia

2021 PROGRAMAZIOA


MAIATZAK 14 OSTIRALA

19:00_Baratza Aretoa
---Benetanbe «Porno vs. Afrodita»
 

MAIATZAK 15 LARUNBATA

10:30 14:00 // 16:00-16:30_OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA
TOPAKETA: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik”
 
19:00_ BARATZA ARETOA
---JONE BENGOA “Kabia” (Antzerki dokumentala. work in progress)
---JON ANDER URRESTI «Tribiz baserri galdue» (Antzerki dokumentala)
.

MAIATZAK 16 IGANDEA

18:30_BARATZA ARETOA
---IXIAR ROZAS & IBON RG “Unisonoa” (Irakurraldi esperimentala)
---MUSKULO. Kontzertua
 

Visitas
1094
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios