Tribiz, baserri galdue

15 de Mayo de 2021. BARATZA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. 7€

Tribiz antzerkia Gasteizen

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

 

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eitb-kultura/sortzaileak/bideoak/osoa/7583837/bideoa-tribiz-baserri-galdue/

https://www.youtube.com/watch?v=anCPC0q0R4o

 

Fitxa

Sortzailea eta Interpretea: Jon Ander Urresti

Zuzendaritza laguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Eszenografia: Familia ondasunak

Argiztapena: David Alcorta

Soinua: Asier Renteria

Visitas
105
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios