ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA (Horman Poster)

7 de Mayo de 2021. Usurbe Antzokia. Beasain /// Gipuzkoa. 19:00h. ?

Horman Posterren azkeneko lana ikusteko aukera baitugu otsailan. Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanak, klasiko grekoaren bertsio librea dakar, guztia zalantzan jartzen duen begirada komiko eta tragikoaren ikuspegitik sortua.

Sofoklesen idatzi ezagunetariko bat berrikusteko aukera paregabea, gainera gure ama hizkuntzan eta estetika izugarriarekin. Mendeetan zehar konpondu ez diren gatazkak eszenaratzen dituen lana; odoleztatutako salda, non zalantzan jartzen den bertan egosten ari den guztia.

 

Info gehiago: https://www.hormanposter.eus

 

"Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat" (Alaia Martin).

 

Argazkia: Aitane Goñi Landa

Visitas
411
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios