IkerGazte 2021: Oskar Alegria "Zumiriki"

10 de Junio de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. Doan. Gratis. Free!

Posible da oroitzapen berera bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Hor dago enbor arteko airea, iragana berpizteko leku bakarra.

Zumiriki oroimenean hondoratze bat da, haurtzaroko basoko egurrezko txabola batean isolatutako lau hilabeteko esperientzia, bi oilo, baratze txiki bat eta 11 eta 36 eta 23 segundotan betiko geldituta erloju bat lagun zituela.

Visitas
489
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios