Jone Arriola "Larrugorritan"

22 de Junio de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. Doan. Gratis. Free!

Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da Larrugorritan seriea.

Larrugorritan gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko serie bat da eta Jone Arriolak sortu du. Gaurkoan serie horretako lehen kapitulua ikusteko aukera izango da.

Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakumeen eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteok egunerokotasunean bizi ditugun gatazkak eta zalantzak jorratuko dira seriean: Enak, Nikok, Larak, Alik eta Maik haien inguruko gaiei egin beharko diete aurre: drogak, sexua, identitate-arazoak, traumak, sare sozialak, maitasuna eta adiskidetasuna.

“Istorio hau gure gaztetasunetik eta genero ikuspuntutik kontatu nahi dugu, gure errealitatea islatuz eta ikuslearen identifikazioa bultzatuz, batez ere emakumearen identifikazioan oinarritu gara. Euskarazko eduki gehiago egiteko beharra dago eta guk gure ekarpen txikia egin nahi dugu eta gazteak euskaraz kontsumitzera animatu”.

 

Visitas
304
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios