“ARTEAN SAREA” PROIEKTUAREN INAUGURAZIOA // INAUGURACIÓN PROYECTO “RED ARTEAN”

3 de Diciembre de 2021. ARTgia (Sorgune & Aretoa). Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. DOAN
ARTEAN Kolektiboak, 2021aren hasieran sortu zenetik, lan kultural eta artistiko gaztea aldarrikatzeko asmoa du, argi eta garbi prekarizatuta dagoen sektorea. Oraingoan, Gasteizko Udalaren Haziak - Ideia Gazteen Lehiaketa bekan aurkitu du garatzen jarraitzeko gunea.

ARTEAN Kolektiboak bere “ARTEAN Sarea” proiektua aurkeztu du udazken honetan, eta taldekideek zenbait jarduera egin dituzte hau ezagutarazteko: laranja koloreko kartel mordoa dago hiriko alde zaharreko kaleetan, gizarte-etxeetako oholetan eta sare sozialetan, eta informazio-hitzaldiak eman dira sektore artistikoarekin lotutako hainbat ikastetxeetan. Gainera, bilera ugari egiten ari dira kultur-eragile eta kolektibo askorekin, gazteria artistikoarentzat hain beharrezkoa den proiektu hau mugitzen hasteko.

Orain, biltzeko, partekatzeko, planoz aldatzeko eta, batez ere, batzen gaituena ospatzeko garaia dela erabaki dute. Horretarako, lehenengo ekitaldi kolektiboa proposatu dute proiektua bultzatzen lagundu duten (edo ez, baina jakin-mina duten) eragile guztiekin, Gasteizko ARTgia galerian, abenduaren 3an, ostirala.

Proiektuaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta, gainera, beste hainbat gauza gertatuko dira: parte hartu nahi duten artistei eta aurkezten diren erakusketa-guneei elkarrizketak egiteko denbora egongo da, eta, batez ere, hitz egiteko, zerbait hartzeko, elkartzeko eta ospatzeko gune librea izango da.

“ARTEAN SAREA” PROIEKTUAREN INAUGURAZIOA
Noiz? Abenduak 3 (ostirala)
Non? ARTgia-n (José Lejarreta Kalea, 41, 01003 Gasteiz, Araba)
Zer ordutan? 18:30-etan

CAST

ARTEAN Kolektiboa tiene, desde su formación a principios de 2021, el propósito de reivindicar el trabajo cultural y artístico joven, un sector sabidamente precarizado, y actualmente ha encontrado en la beca Haziak - Concurso de Ideas Jóvenes del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz el espacio para continuar desarrollándose.

Este otoño ARTEAN Kolektiboa ha hecho público su proyecto “Red ARTEAN”, y para su presentación las integrantes han realizado distintas actividades: carteles con diferentes motivos de color naranja ocupan las calles del casco histórico de la ciudad, los tablones de los centros cívicos y las redes sociales, y se han celebrado charlas informativas en centros educativos donde se desarrollan actividades vinculadas al sector artístico y reuniones (y más reuniones) con multitud de agentes y colectivos para comenzar a mover este proyecto, tan necesario para la juventud artística.

Ahora, han decidido que es hora de compartir, de cambiar de plano y celebrar, sobre todo celebrar, todo lo que nos une. Para ello, se plantea el primer evento colectivo con los agentes que hayan empezado a colaborar en el proyecto (o no, pero tengan curiosidad) en la galería ARTgia de Vitoria-Gasteiz el viernes 3 de diciembre.

Será una cita de inauguración del proyecto en la que, además, ocurrirán otras muchas cosas: habrá tiempo para realizar entrevistas a los artistas que quieran participar, a los espacios expositivos que se presenten, y, sobre todo, será un espacio libre para charlar, tomar algo, reunirnos y celebrar.


INAUGURACIÓN PROYECTO “RED ARTEAN”
¿Cuándo? El 3 de diciembre (viernes)
¿Dónde? En Galería ARTgia (José Lejarreta Kalea, 41, 01003 Vitoria-Gasteiz, Álava)
¿A qué hora? A las 18:30

Visitas
122
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios