Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

27 de Enero de 2022. Bilborock. Bilbao /// Bizkaia. 09:30h. 30€
2022ko Topaldian euskarazko kulturgintzaren eremua ekarri nahi da erdigunera; eremu anitza, zabala eta ertz askotarikoa, zalantzarik gabe.
Ugariak izan dira, azken urteetan, kulturgintzaren inguruan egindako hausnarketak, jardunaldiak, lan dinamikak, mahai-inguruak… baina zenbateraino dago definitua euskaltzaleon egitekoa eremu horren baitan?2022ko Topaldiak aurreko hausnaketa prozesuetan oinarritutako irakurketa partekatu eta etorkizunean eredu ezberdinak jorratzeko esperientziak eta baliabideak eskaintzea du asmo. Sortzaileak, sormen guneak, programatzaileak, ekipamenduak, ikusleak, kudeaketa enpresak, herri eragileak… guztion artean osatzen dugu kulturgintzaren sistema, eta guztion artean, egiteko moduetan zein kulturgintzan aritzeko ikuspegian eta jarreran norabide berri bat marrazten hastea da Topaldiaren aurtengo helburua. Hau da, guztion artean, Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? galderari erantzuna emateko lehen urratsak ematea du xede.
Jardunaldiari buruzko informazio guztia topaldia.topagunea.eus webgunean aurkituko duzue; baita izena emateko aukera ere (urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik).
Visitas
360
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios