NOTICIAS

EZ DOK HIRU: Euskal musikaren benetako (h)istorioa

·
"Ez dok hiru" bere ikuskizun berria aurkeztuko du, "Euskal musikaren benetako (h)istorioa", Arriaga antozkian martxoaren 7an

"Ez dok hiru"ren antzerki proposamen berria Arriaga antzokian estreinatuko da. Proiektua denboran zehar bidaiatzea egingo gaitu, euskal musikaren istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Helduei zuzenduta, umorez egina eta euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

“Tartean teatroa”  proposamen berri bat antzeztuko du martxoan Arriaga teatroan. Konpainiak euskal kultura eta antzerkiaren aldeko apustu garbia egiten du. Ez Dok Hiru, proiektu berriaren izena, indarra, euskara, hitza, umore eta antzezpenean datza, publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. “Ez Dok Hiru” Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzen du. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Martxoak 7 eta 8. 20.00h. Sarrerak salgai hemen.

Arriagaz aparte, Ez dok Hiru leku desberdinetan aurkeztuko du bere lana martxoan zehar. 18an  Agurainen, 24ean Intxaurrondon, 30ean Durangon eta 31n Igorren.

 

 

Visitas
369
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios