NOTICIAS

Lorca, Dalí, Buñuel ABORIGENAK

·
Pabellón 6 Patxo Telleriak burutu duen azken lana, “Aborigenak", izango du martxoaren 10, 11 eta 12an, Loraldiarekin elkarlanean. Ikuskizuna Garcia Lorca, Buñuel eta Daliren lanetan inspiratuta dago.

García Lorca, Buñuel eta Daliren lanak abiapuntua harturik, teatro lan bat osatu du Felipe Lozak: Aborigenak. Pabellón 6 espazioaren ekoizpena da eta euskarazko bertsioa Loraldiarekin elkarlanean plazaratuko dute. Konpainia Gazteak iaz eman zion hasiera bideari eta euskal aktore gaztez osaturik dago. Euskal antzerkigintzaren kimu berriak, hain zuzen. Sormen honetan Lorcaren bizitza, poesia, teatro lanak eta haren imajinarioa euskara mundura ekarriko ditu. Testuaren euskarazko moldaketa Patxo Telleriak burutu du.

Visitas
221
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios