NOTICIAS

Oihaneder eta Montehermoso Kulturuneak 'Gabon Zinema' ospatzeko elkartu dira

·
Gabonak familia giroan eta euskaraz gozatzeko 'Gabon zinema' ekimena jarri dute martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean. 2021eko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 4 filma ikusteko aukera izango dute etxeko txiki eta gaztetxoek: Ballerina, Printze Txikia, Lur eta Amets eta Loving Vincent. Egitarau osoa eta sarrerak zure laguntxu agendan!

Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak eta  Montehermoso Kulturuneak Gabon zinema ekimena elkarlanetan antolatu dute.  Gabonak familia giroan euskaraz gozatzea du helburu ekimen honek. Hurrengoak izango dira urtarrilaren 2tik 5era bitartean eskainiko diren lau filmak: Ballerina, Printze  Txikia, Lur eta Amets eta Loving Vincent. Saioei dagokienean, film bakoitzak 2 saio izango ditu, bata, goizez, 12:00etan, eta  bestea, arratsaldez, 17:30etan

Lehenengo hiru filmak, 3 urtetik aurrerako  txikiei zuzenduta daude, eta hirurak euskaraz izango dira. 12 urtetik beherako txikiek  heldu batek lagunduta egon beharko dute emanaldietan. Azken filma, berriz, Loving  Vincent, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago; filma jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, eskainiko da eta euskarazko azpitituluak izango ditu. 

Saio guztietarako gonbidapenak eskuratu beharko dira, datorren abenduaren 14ko  goizeko 9:00etatik aurrera. Horretarako bi modu daude jarriko dira erabiltzaileen  eskura: 

Bibe plataformaren bitartez

Telefonoz /945 161830/ 10:00etatik 20:00etara astelehenetik – ostiralera (jaiegunetan izan ezik). 

Lagun bakoitzak 4 gonbidapen eskatu ditzake bakarrik; haur eta heldu guztiek izan  behar dute beren gonbidapena. Gonbidapenak inprimatuta edo edozein gailu  mugikorretan erakutsi daitezke. 

Egitaraua

Urtarrilak 2, 12:00etan / 17:30etan:

BALLERINA (+3 urte / Eric Warin / 2016 /  Frantzia / 86’ / Euskaraz ) 

Urtarrilak 3, 12:00etan / 17:30etan:

PRINTZE TXIKIA (+3 urte / Mark Osborne /  2015 / Francia / 106’ / Euskaraz)  

Urtarrilak 4, 12:00etan / 17:30etan:

LUR ETA AMETS (+3 urte / Imanol  Zinkunegi / 2019 / EH / 87’ / Euskaraz ) 

Urtarrilak 5, 12:00etan / 17:30etan:

LOVING VINCENT (+12 urte / Dorota  Kobiela / 2017 / Polonia / 95’ / Ingelesez + euskarazko azpitituluak)  *Filmazpitekin elkarlanean 

Visitas
544
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios