NOTICIAS

Badator ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia-ren lehenengo edizioa Bilbora

·
ATX Teatroa-k eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa-k, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia-ren lehenengo edizioa aurkezten du, kriston programarekin! Apirilaren 23tik 25era bitartean izango da, formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako lau proposamen ederrekin. Ez galdu egitaraua doako sarrerekin gainera!

ATX Teatroa-k eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa-k, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia-ren lehenengo edizioa aurkezten du, kriston programarekin! Apirilaren 23tik 25era bitartean izango da, formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako lau proposamen ederrekin:

Anita Maravillas eta Portal 71 bizkaitarrek elkarlanean sortutako Kotondarrak, Lapurdiko Itzuli Konpainia eta 13r3p-ren Behin bazen internet, Yarleku Teatroa nafartarren Etxerik txikiena eta Atx Teatroa konpainia bilbotarraren Kaskarot. Gora zuek! Erreserbatu doako sarrerak hemen!

EGITARAUA

Hona 2021eko edizio honetarako programazioa eta bideoaren azpian antzezlan bakoitzaren sinopsia:

Apirilak 23, 18:00: Kotondarrak (Anita Maravillas / Portal 71) 

Apirilak 24, 12:30: Etxerik txikiena (Yarlektu Teatroa) 

Apirilak 24, 18:00: Kaskarot (ATX Teatroa) 

Apirilak 25, 12:30: Behin bazen internet (Itzuli Konpainia / 13r3p)

 

Kotondarrak, txontxongilo-antzerki-lana, iraultza industrialean eta mende hasierako ehungintzako emakumeen grebetan oinarritutako istorioa da. Ama eta hiru alabez osaturiko familiaren bidaiak, landa-despopulazioa, exodoa hirira, iraultza industriala, hirietako bizi baldintzak, kapitalismoa, ahizpatasuna eta emakume langileen borroka feminista islatzen eta ikusarazten lagunduko digu. Protagonista txikien ikuspegitik errealitate biziko gertakariak azalduko dira antzeztokian. 

Behin bazen internet abenturaz beteriko bidaia da, zuntz optikoan eta elektrizitatean zehar. Interneten funtzionamendua irakasten digu, ikasten ari garela ohartu gabe. Ikuskizunak ipuin

konektatuak antzerkia eta teknologia berriak nahasten ditu, Interneten funtzionamendua haurrei (eta helduei) kontatzeko, gure ordenagailuen barnetik. 

Etxerik txikiena ikuskizunak, Rosa Díazek (2011ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala) zuzendua, emakumezkoen interpretazio onenaren saria jaso zuen 2019ko Feten Jaialdian. Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zeinizango den ez dakitenean. 

Ezberdina izatearen aurreko beldurra, lehenengo harremanen lotsak eta “ni naizen hori” homonormatibitatearen aurrean defendatzea bezalako gaiak azaleratuko dira, antzerkia eta zuzeneko musika uztarten dituen Kaskarot ikuskizunean. 

Ikuskizun guztietarako sarrera doan (indarrean dagoen araudiaren araberakoa), eta aldez-aurretik izena eman beharko da apirilaren 1etik aurrera https://atxteatroa.eus/erdu/ webgunean jarriko den formularioan. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu gehienez, eta ikuskizun bakoitzerako formulario ezberdin bat bete beharko da. 

 

Visitas
127
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios