NOTICIAS

Pasaiako Dantza Festibalak egitarau itzela dakar ekainean dantza aldarrikatu eta goxatzeko

·
Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek, maila eta interes handiko lanak aurkeztuko dituzte Pasaiako Dantza Festibalean. Qabalum Konpainia, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarrekin; Xian Martinez-ek sortutako lanek; Proyecto Larrua-ren 'Muda' eta Noemi Vianaren estreinaldiak; Judith Argomaniz, Eva Guerrero, Matxalen Bilbao, Askoa Etxeberria, Amaiur Luluaga-ren lanak ikusi ahal izango dira.

Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek, Pasaiako Dantza Festibalean maila eta interes handiko 12 dantza lan aurkeztera. Qabalum Konpainia, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarrekin burututakoa eta Xian Martinez-ek sortutako lanek irekiko dute jaialdia.

Estreinaldiak ere egongo dira: Proyecto Larrua-ren Muda eta Noemi Vianaren Anakrusa taldeak aurkeztuko duen E.612 lana. Aipatutakoez gain, Judith Argomaniz, Eva Guerrero, Matxalen Bilbao, Askoa Etxeberria eta Amaiur Luluaga-ren lanak ikusi ahal izango dira.

EGITARAUA / PROGRAMA

 

Visitas
670
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios