NOTICIAS

Aurten ere "Uda kulturaz blai" egitaraua izango da Durangoko San Agustin Kulturgunean

·
Kulturak aberasteaz gain, gozamena, elkartzeko aukera eta topatzekoak eskaintzen dizkigu aurtengo 'Uda Kulturaz Blai' programak. Ekainaren 26an hasita eta abuztuaren 28raino, kalitatezko programazio anitza eskainiko dute San Agustin Kulturgunean. Era guztietako 25 ikuskizun izango dira era guztietako ikusleentzat: 10 kontzertu, 6 dantza emanaldi, 4 antzezlan, 3 zirko saio eta 2 arratsalde Mambo Bingo umoretsuz. Egitarau osoa zure laguntxu agendan!

Iazkoa urte berezia izan zela gauza jakina da, testuinguru horretan Durangok kulturaren aldeko konpromiso sendoa abiatu zuen. Uda osoan zehar programazioa zabala eskaini zen. Programa arrakastatsua gauzatuz, oso harrera ona izan baitzuten emanaldiek, tailerrek eta baita bisitek ere.

Arrakasta eta babes horri eutsi gura diogu aurten ere, kulturak aberasteaz gain, gozamena, elkartzeko aukera eta topatzekoak eskaintzen dizkigu-eta. Uda Kulturaz Blai ekainaren 26an hasiko da eta abuztuaren 28an amaituko da, astero-astero durangarrek ekitaldietan parte hartzeko aukera izanik.

Durango udaz gozatzeko aukera  eskaini  nahi  dugu, kalitatezko programazio anitzari eskainiz. Era guztietako 25 ikuskizun izango dira, era guztietako ikusleentzat. Baita txikienei zuzendutako 28 sormen tailer ere.

Aipatzekoa da Durangoko sortzaile eta artisten parte hartze zabala, askok gainera, euren lan berriak aurkeztuko dituztelako: Kriskitin Dantza Taldea, Virgen Del cisne, Bagara kolektiboa, Durangoko Orfeoia, Licenciado Vidriera, Ganso & Cía, Jhonger Zambrano, Peioa eta Itsua, Gunflow eta Itsua.

Aniztasunak definitutako programa aurkezten dugu. Anitzak direlako parte hartzaileak eta anitzak direlako eskainiko diren ikuskizunak ere.  Kementsu hasi berri diren Ibil Bedi, Idoia edota Bagara dantza kolektiboa bezalako talde berriekin batera oso artista konsagratuak batuko direlako, besteak beste, Hector Alterio antzezlea eta Jose Luis Merlín musikaria, edota Barsanti antzerki taldea Legea gu gara lana aurkeztuz.

Anitzak dira eskainiko diren emanaldiak ere, besteak  beste, Cadizeko Chicharrón Circo-k flamenko-zirkoa uztartzen dituen pieza aurkeztuko du; Madrileko Tartana taldeak baskula gaineko akrobaziak egingo ditu, eta Kataluniako Electrico28  taldeak maskara antzerkia eskainiko digu, era guztietako ikusleentzat. Egitarau guztia hementxe eta azpiko argazkian.

Visitas
595
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios