NOTICIAS

Heldu da 57. Durangoko Azoka, euskal kulturaren, sorkuntzaren eta jaiaren #eztanDA ederra

·
Ba da garaia! Hemen da berriro ere Durangoko Azoka, gabonetako opariak erosteko, Ahotsenean gure musikaz gozatzeko eta orokorrean euskal kulturan blai egiteko aukera paregabea. Aurtengo #57 ediziñorako leloak Euskal kulturaren eztanDA! eta Sorkuntzaren eta jaiaren eztanDA! aldarrikatzen ditu eta NOIZ Agendatik filosofia horrekin bat egiten dugu guztiz! Egitarau osoa, baita online denda zein bestelako informazio praktiko guztia. Eskerrak Gerediaga Elkarteari eta urte askotarako!

Ba da garaia! Hemen da berriro ere Durangoko Azoka, gabonetako opariak erosteko, Ahotsenean gure musikaz gozatzeko eta orokorrean euskal kulturan blai egiteko aukera paregabea. Aurtengo #57 ediziñorako leloak Euskal kulturaren eztanDA! eta Sorkuntzaren eta jaiaren eztanDA! aldarrikatzen ditu eta NOIZ Agendatik filosofia horrekin bat egiten dugu guztiz!

Anari jainkosaren Gari eta goroldiozko liburuaren aurkezpena, goizetik gauerako 47 euskal musika taldeko maratoia, Zu non, han DA! ekimena azoka liburudendetan jarraipena izan dadin, txikientzako jolasak eta askoz gehiago. Egitarau anitz eta galduezina, Durango osotik Euskal Herri osora zabalduko den eztanDA

Egitarau osoa dekozue hemen, baita gabonetarako aproposa dan online denda zein bestelako informazio praktiko guztia. Eskerrak Gerediaga Elkarteari eta urte askotarako!

 

Visitas
896
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios