ZE ESATEK! + BI BALA

15 de Abril de 2016. Psilocybenea. Hondarribia /// Gipuzkoa. 22:00h. 6€

Itzuli da dantzatokietara Ze Esatek taldea! Ez hala nola gainera, inoiz egin duten diskorik onenarekin bueltatu dira. Hala dio behintzat Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratutako disko honen izenburuak (“Inoiz egin dugun diskorik onena”). Egia esan, aukera handiak izan ditzake horrela izateko. Hasteko, urteen poderioz irabazitako esperientziak ematen dien jakinduria grabatutako abestietan islatuta geratu delako. Horrela, egunerokotasunean gertatzen diren egoera edo albisteak euren begirada kritiko eta sarkastikotik abiatuta margotzeko gai izan dira beste behin.

Bueltan da Bi Bala. Bueltan da Alegia, Ataun eta Orioko kideak biltzen dituen laukotea. Kaleratu zuten aurreneko diskotik urtebete ere igaro ez denean (Wasabi, 2014), bigarren lana gauzatu eta argitaratu dute, “Gure eroyak” izenarekin. Bonberenea Ekintzak plataformak ekoiztua, Karlos Osinaga izan da soinuaren nondik-norakoen arduradun (grabazio, nahasketa eta masterizazioa) Bonberenea gaztetxeko estudioan, 2015eko udan. Taldekideek denitzen duten moduan, “Bertso-rock” estilo deigarriaren erreferente da 2013ko bertso saio berezi batean jaiotako proiektu hau.


{youtube}MWjVyhgDWms{/youtube}

{youtube}2BypJeM18eo{/youtube}


Visitas
277
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios