Alos Quartet "Garden"

12 de Enero de 2017. Olakueta. Berriz /// Bizkaia. 19:30h. Doan
Tren Geltokiko musikariak aurkezten du:
Alos Quartet "Garden" diskoa aurkeztuko dute urtarrilaren 17an Berrizko Kultur Etxean.
Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.
Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.
Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak.
Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoa izan zen, estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzaitsuenetan hainbat bira eginez (besteak beste Madrilgo kongresu jauregian, Bartzelonako Auditorin, Lisboako Coliseo Teatroa etb. kontzertuak eskainiz)
Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek, hala nola, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos NUñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu etabar.

Hainbat jaialditan ere parte hartu du laukoteak: Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaste, Torroellako Nazioarteko Musika Jaialdia…
ALOS QUARTET:
XABIER ZEBERIO: Nyckelharpa, Biolina
FRANCISCO HERRERO: Biolina
LORENA NUÑEZ: Biola
PELLO RAMIREZ: Celloa
Visitas
155
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios