JAZZERUENA 2017: TRIZAK + ASIER ELIAS PROJECT + JUAN DE DIEGO + ...

19 de Julio de 2017. Plateruena. Durango /// Bizkaia. 21:00h. Doan. Gratis. Free!

Uztailean jende asko oporretara doan arren, badira herrian bertan gelditzen diren durangarrak ere, eta beraientzat herriko kultur eskaintza zabaltzekotan antolatu dugu Jazzeruena jazz kontzertuen zikloa. Plateruenak duen terraza baliatu nahi izan dugu Jazzeruenaren lehen edizio honetan, urte osoan zehar izaten dugun kultur eskaintza formatu berri batean aurkezteko, eta baita Durangaldeko eta Euskal jazz eszena bistaratzeko ere. Durangoko Udala eta Cafés Baqué izan ditu bidelagun eta babesle.

Ekainaren 28tik lau asteazkenetan doako jazz kontzertuak izango ditugu terrazan, eguraldi txarra eginez gero barruan egingo liratekenak, iluntzeko 21:00tan puntuan hasita. Lehen egunean, aipatutako Ekainaren 28an, Trizak hirukotea izango dugu; Uztailaren 5ean Asier Elias durangarrak bere Asier Elias Project taldea aurkeztuko digu; Uztailaren 12an Juan De Diego bilbotarra etorriko zaigu, eta azkenik, Uztailaren 19an Mikel Azpiri donostiarrak sortutako Elkano Browning Cream-ek itxiko du aurtengo zikloa.

Kontzertuak afalorduan izanik, jana eta edana ez dira faltako, gure ohikoez gain razioak eta eskaintzak egingo baititugu, hala ere, berrikuntza nagusia Cafés Baqué-k ekarriko du, euren laguntzaz gain, foodtruck bat ipiniko baitu euren produktuak dastatzeko. Aipatzekoa, foodtruck honetan lortutako irabazi guztiak datorren urtean Jazzeruenaren bigarren edizioa antolatzen laguntzeko erabiliko direla.

 

Trizak

2017-06-28, 21:00tan

Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarrak jazz doinuak dakarzkigute puri-purian. Proiektu berria baina musikari beteranoez osatua, kontrabaxu, bateria eta saxoa nahikoa dituzte Euskal Herriko jazz panoraman ezinbesteko direla erakusteko.

 

Asier Elias Project

2017-07-05, 21:00tan

Hainbat taldeetan aritutako durangarra Iruñeko kontserbatorioan jazz bateria ikasketak amaitu berritan etorriko da bere trebetasuna erakustera. Bertan ezagututakoak izango ditu bidelagun proiektu honetan, sorterrian eskainiko duen kontzertuan.

 

Juan de Diego

2017-07-12, 21:00tan

Euskal jazz musikan erreferente gaur egun Bartzelonan bizi den Bilbotarra, eta mundo osoko musikariekin lan egitera ohitua, horietako batzurekin etorriko da tronpetaria, kalitate goreneko kontzertu bat eskaintzekotan, inongo dudarik gabe.

 

Elkano Browning Cream

2017-07-19, 21:00tan

Mikel Azpiroz pianista donostiarrarekin batera Frank Mantegari bateria paristarrak eta Dave Wilkinson gitarra-jotzaile ingelesak osatzen dute taldea, eta distantziak dakartzan zailtasunak izanik ere, zuzeneko izugarriak izaten dira eurenak.

 

Visitas
540
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios