Zabaltegi-Tabakalera 2017

22 de Septiembre de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 00:00h. -
Urteko zinema proposamen ezohikoenei zabaldutako lehiazko saila. Atal honetan ez dago arau formalik, ezta gai-mugarik ere. Benetako "gune ireki" bat, Donostia Zinemaldiko programazioaren barruan.

The Square filmak, Ruben Östlund (Turist) suediar zuzendariaren azken lanak, hasiera emango dio Zabaltegi;Tabakalera sailari, Canneseko azken zinema-jaialdian Urrezko Palma irabazi ondoren.

Sail horretan lehiatuko dira, horrez gain, beste hauek ere: 2007tan Donostia Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion Philippe Garrel-en L’amant d’un jour Lover for a day, Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatua; eta Tesnota Closeness, Kantemir Balagov-en lehen lana, Un Certain Regard sailean aurkeztua. Hemen aipatutakoekin iragarri ziren honako film hauek ere izango dira: Félix Viscarret zuzendariaren Saura(s) filma, Cineastas contadossailaren barruan Muchos hijos, un mono y un castillo, Gustavo Salmerón-ek zuzendutako lehen lana, zeinak Karlovy Varyn dokumental onenaren saria irabazi baitzuen No intenso agora In the Intense Now dokumentala, João Moreira Salles brasildar zinemagilearena, Berlinen lehiatu ondoren; eta Vergüenza Movistar+-en telesaila, Juan Cavestanyk eta Alvaro Fernández Armerok idatzi eta zuzendua; hain zuzen, lan horren munduko estreinaldia izango da. Telesail bat Zabaltegi Tabakalera saria lortzeko lehian sartuko den lehenbiziko aldia da.

Datozen asteetan jakinaraziko ditugu gainerako filmen izenak
Visitas
99
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios