KURDISTAN BEGIRATUZ ZIKLOA: "SUARGI, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan"

20 de Noviembre de 2017. Bilborock. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. 2,5€

Kurdistanekin Elkartasun Ekimena plataformak Kurdistan begiratuz zinema kurduaren II. zikloa antolatu du. Azaroaren 6tik 20ra, hiru film luze eskainiko dituzte astelehenero Bilborock aretoan, 19:30ean, eta jarraian solasaldiari ekingo diote Kurdistango herrien berri ezagutzeko asmoz. Sarrerak 2,50 euroan eskura daitezke Bilborocken.

Oraingo honetan Suargi, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan, estreinua izango dugu. Klaseko 3 lagunek MIR azterketa egin ostean beste 4. lagun batekin gerraz gaindiko egoera ezagutzera abiatu ziren Kurdistanera.Euren bizi errutina albo batera utzi eta esperientzia berriak bizitzera abiatu ziren. Lagunen arteko bidai batek herri bizi eta elkartu bat erakutsi zien, elkartasunez busti zituelarik. Filmean bertan bizitakoa eta ausnartutakoa dakarte gurera, Rojavan garaten ari diren paradigma berriaren ingurukoa.

 

Visitas
93
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios