EZ DOK HIRU "Euskal musikaren benetako (h)istorioa"

24 de Febrero de 2018. Kultur Leioa. Leioa /// Bizkaia. 20:30h. 6€-12€

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.

“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna.

Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

 

Visitas
51
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios