PAKO ARISTI + ITZIAR GÓMEZ: Literatura eta musika euskaraz

26 de Febrero de 2018. Teatro Arriaga. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 15€

Musika eta literatura errezitaldia, bi irakurle eta interpreteren eskutik: Pako Aristi idazlea eta Itziar Gómez aktorea. Erreferentzia nagusitzat hartuko dute Aristiren azken poema liburua, “Arrotz eta eder”, eta Itziar Gómezen testuekin tartekako dute. Itziar Gómez ezaguna da gidoigintzan eta interprete gisa egin duen lanagatik, eta gainera ahoskera eta irakurketa ozeneko eskolak ematen ditu Idazle Eskolan.

Poesia sorta ederra eskainiko dute bi protagonisten artean, giro bildu, lasai eta intimo batean, Aristik berak joko duen pianoaren dotorezia eta edertasuna lagun. Hitz sakonak eta irakurketa neurtua, bere bihotza poesiaren misterioari ireki nahi dion ororentzat pentsatutako errezitaldia.

Visitas
86
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios