MUNDUKO HIZKUNTZA GUTXITUAK (Kike Amonarriz + Aditu ikastaroa)

21 de Noviembre de 2018. Kultur Etxea. Tolosa /// Gipuzkoa. 19:00h. Debalde

Garabide Elkartea kooperazio era berria egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Zehazki, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditugu euskararen esperientziatik abiatuta. Bi urtetik behin antolatzen dugu Euskal Herrian Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa eta horri esker aurten iraila bukaeratik abendu erdialdera hizkuntza gutxituetako hiztun diren hogei indigena daude Euskal Herrian eta aukera probestuz herriz-herrikako bira irekia egiten ari gara.

BAIONA, Azaroak 6, asteartea, Etxepare Lizeoa, Aditu Ikastaroko 12 hizkuntza gutxitutako aktibisten eta ikasleen arteko solasaldi irekia.

BEASAIN, Azaroak 14, asteazkena, 19:00, Igartza jauregia, Mahai ingurua: hizkuntzen biziberritzearen ertzak, euskaldunekin Mexikoko náhuatl eta yukatango maia hizkuntzetako ordezkariekin

ORIO, Azaroak 15, osteguna, 19:00, Salatxo aretoa, Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.

TOLOSA, Azaroak 21, asteazkena, 19:00, Kultur Etxea, Mahai-ingurua Kike Amonarriz eta Aditu Ikastaroko bi partaiderekin

BAZTAN, Azaroak 21, asteazkena, 19:00, Arizkunenea Kultur Etxea, Elizondo, Landa begiradak jaialdian mahai-ingurua Mexikoko TOSEPAN kooperatiba taldeko ordezkariarekin martxan jarri berri den hizkuntza planaz.

BERMEO, Azaroak 21, asteazkena, 19:00, kultur-etxea Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.

LEGUTIO, Azaroak 22, osteguna, 11:00, kultur etxea, Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin

Visitas
41
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios