Kolektiv Lapso Cirk "Ovvio"

17 de Noviembre de 2018. Gazteszena. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 20:00h. 10€

Kolektiv Lapso Cirk zirku-artisten kolektibo bat da, Italia, Frantzia, Espainia eta Eslovakiakoak. Kolektiboko bi kide, Tomas Vaclavek eta David Díez Méndez, espezializatuta daude eguneroko objektuen manipulazio eta orekaren bilaketan, eta euren azken lana aurkeztuko digute: Ovvio, bestearen mugak probatzen dituen jolas bat.

Maite dute egiten dutena, eta hori nabari da haien begiradan agertokira irteten diren unetik bertatik, euren jolas arriskutsu eta eroetako bat egitera eta ausardia eta elkarrekiko konfiantza probatzera. Ezin zaio etengabe aurre egin grabitateari. Lehenago edo geroago jausiko gara, baina, zalantzarik gabe, oso dibertigarriak izan daitezke jausi aurreko uneak. 

Visitas
54
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios