IIGUEL ANGEL ALTET | Valentzia “Bonneville”

17 de Febrero de 2019. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 12
Larunbata, otsailak 16, 20:00etan
Igandea, otsailak 17, 19:00etan ANTZEZLANA

MIIGUEL ANGEL ALTET | Valentzia


Zuzendaritza artistikoa: María Velasco González

Nola biziraun daiteke hondamendian? Bizitzan badira ezbehar baten antzera bukatzen duten gertaerak. Ez da ikus daitekeen arrasto edo orbanik geratzen kasik, baina zenbait organok kalte larriak jasaten dituzte. Ezer gutxi geratzen da gizakiaz! Egoera horretan, zenbaitek partida bertan behera uztea nahiko lukete. Uko egin, etsi, amore eman. Erabat biluzik geratzea. Baina, azkenean, estrategiak garatzen dituzu, eta katarsi txikiak eragin, ezerezetik urrea ateraz eta eskukatuz, hankartea eskukatuz, haurtxoek egiten duten bezala. Mundutik desagertzea, atsedenik hartu gabe, baina presarik gabe eta apal-apal. Zure burua neurriz zigortzea, zuhurtziaz usteltzea… eztanda neurtu bat, alegia.

Ez da azken hitza; bai, ordea, berrogeita hamar urte dituen gizon baten bakarrizketa, eta eremu pertsonala eta fikzioa nahasten ditu. Bonneville egunerokorik barnekoena (edo zerrenda beltza) jasotzen du. Zenbaitetan, gizaosteko izan nahi duen anakoretaren gidaliburua dirudi.
“Laguntasuna ematen duen bakartasuna” da, hau da, konplexua eta irudiz, ametsez, mamuz eta oroitzapenez betea. Bortizki aldarrikatutako bakartasuna.
Aski ezagunak diren ezkortasunaren zenbait ideia (Bernhard, Céline, Cioran) eta bizi-konstanteekin lotutako soinu-banda baten zantzuak (batzuetan, punka, eta beste batzuetan, berriz, sentimentala) biltzen dituen elkarrizketa batean aritzen da buru-belarri.
Gorputzak dramaturgia hedatzeko erabiltzen duen ekintza fisikoek eta irudiek bizitzari justizia poetikoa aplikatu nahi diote; izan ere, jakintsu batek esan zuen moduan, literatura txarretik gertuago egon ohi da.

Kontzeptua, zuzendaritza eta interpretazioa: Miguel Ángel Altet
Zuzendaritza artistikoa: María Velasco González
Argien diseinua: Antón Ferreiro
Visitas
55
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios