Fito Rodriguez: “Fake News” ez dira atzo goizekoak

22 de Mayo de 2019. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Gezurraren erabilera politikan zaharra da oso. Kontzeptuaz aritzeko Collins hiztegiak hautatutako Fake News adierazpidea izan zen 2017ko hedatuena, eta onartua ingelesezko hitz berrien artean (Oxford hiztegiak, be­rriz, “egiaostea”aukeratu zuen 2016an).

Halere, zer dira Fake News-ak? funtsean kontrastatu gabeko berriak.Gaurkotasun handiko hitza eta gaia dira Fake Newsak, nahiz eta atzo goizekoak ez izan.

Horixe aztertu nahi izan du Fito Rodriguezek liburu honetan, eta aurkezpen honekin bere hausnarketak azaltzera etorriko da Oihanederrera.

Fito Rodriguez (Gazteiz,1955) aspaldidanik ari da gai hau jorratzen (“El rumor y el efecto Pigmalión”, Crítica del lenguaje ordinario. Ediciones Libertarias. 1993) eta euskaraz ere hori aztertu du behin baino gehiagotan (Zurrumurruak gizarte zientzietan gaur egun”, Jakin, 106. 87/99 or. 1998). Espainiako errege emeritoak abdikatu aurretik hori iragarri zuen Madrilen kaleratutako liburu batean (¿Está El Rey Desnudo?, El habla de la sospecha. 2014). Ingeleseraz ere honi buruzko ikerketak argitaratuta dauzka (“The Iatrogenic Perspectve on Contem- porary Legends”, The Internatonal Journal of Critcal Cultural Studies Volume 10 Issue 2, pp.1-16. 2016).

Visitas
63
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios