METAL FABRIKA

18 de Mayo de 2019. Astra. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 20:30h. 8€

· MAIATZAK 3

Hirugarren denboraldiko hirugarren jaialdiarekin gatoz! Oraingoan heavy metal, rock metal eta sludge metal doinuak jorratzeko asmoarekin.    

Bilbotik THE WIZARDS taldea izango dugu, 2019ko bira aurkeztu berri dute eta gurean izateko aukera izango dugu. Azken urteetan gorakada nabarmena izan dute eta uda honetan Download bezalako jaialdi erraldoietan izango dira, hara joan aurretik, gurean egingo dute geldialditxoa eta zuzenean ikusteko aukera aparta izango da. 

Beraiekin, Etxebarriko NIKETZ taldea izango dugu. Beraien sorkuntza lanetan tarte bat atera dute gurean egoteko eta beraien rock metal doinuekaz zaleak gozarazteko prest datoz. Bukatzeko, Hondarribitik HORZDUN taldea etorriko da, hauen Sludge metalgogorrarekin jaialdiari hasiera bortitza emateko gogoz.  

Metal musika momentu oro mantentzeko ardura DJ ODOLA-ren esku egongo da, aurretik gurean izandakoa eta beti gurekin izateko prest izaten dena. 

· MAIATZAK 18

Hirugarren denboraldiko laugarren jaialdiarekin gatoz! Gainera hirugarren denboraldi honi amaiera emango diona. Oraingoan Power metal, heavy metal, eta stoner doinuak jorratzeko asmoarekin.   

Iruñatik TAKEN taldea izango dugu, single berria aurkeztu berri dute, diska ere kaleratzeko prest daukate eta gurean izateko aukera izango dugu. Azken urteetan gorakada nabarmena izan dute, kilate askotako Power metala jorratzen dute eta uda honetan Rock the coast bezalako jaialdi erraldoietan izango dira, hara joan aurretik, gurean egingo dute geldialditxoa eta zuzenean ikusteko aukera aparta izango da. Momentuz Bizkaian aurkeztu duten data bakarra da.

Beraiekin, Bilbotik EVIL SSEEDS taldea izango dugu. Beraien Heavy metalarekin Astrako aramu sareak astintzeko prest daude eta azken EP-ak benetan soinu bortitzak ditu. Bukatzeko, Mungiatik WIKED WIZZARD taldea etorriko da, hauen Stoner doinuek zer esana emango dutela argi dugu eta jaialdiari kalitatezko hasiera emateko aukera aparta dira.  

Metal musika momentu oro mantentzeko ardura DJ DIMETALHEAD-en esku egongo da. Gainera Dimetalfest jaialdi handiko sarrerak, kamisetak...hartzeko aukera izango da gurean.

ONGI ETORRIA ETA ON EGIN, METALHEADS!!!

Facebook

Visitas
80
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios