NEW! EUSKAL LITERATURA ETA ARTEA: IRAKURLE TALDEA (Mikel Ayerbe)

17 de Octubre de 2019. Museo Artium. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:30h. Doan! Gratis! FREE!

Euskal literatura eta artea uztartzeko irakurle talde bati ekingo diogu Mikel Ayerbe bide-erakusle dugula. Proposatutako liburua irakurri ondoren, eta koordinatzailearen laguntzarekin, parte-hartzaileek beren gogoetak partekatu, eta liburuaren eta artearen arteko loturak aztertu eta azaleratu ahal izango dituzte.

Saioek ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute eta berezitasun nagusi bat, liburuaren idazleek ere parte hartuko dutela, betiere saioaren bigarren zatian. Hurrengo saiorako proposatutako liburua Xabier Gantzarainen Zuloa da (2018).

Parte hartzeko derrigorrezkoa da liburua irakurri izatea.

Urriaren 17an, osteguna, 19:30ean

Doako jarduera

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Visitas
141
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios