Bueltan dira Kooltur Ostegunak, zorionez! Beti osteguna, beti 22:00etan, beti 5 euro, Arrasateko gaztetxean. Bisitari ta arrastiarrak, erne ibili gero urriko egitarauari, paregabea! Hasteko, Izaki Gardenak gasteiztarrak, urriak 3an. Niño Coyote eta Chica Tornado rockeroak, urriak 10ean. Motosierra taldea, Uruguaitik, urriak 17an eta, hilea amaitzeko, The Volcanics australiarrak urriak 24an izango dira. Ongi etorri berriro!
-Urriak 24. The Volcanics (Australia)