ARTEDRAMA & AXUT! & DEJABÚ: "Zaldi Urdina"

9 de Noviembre de 2019. Euskal Herria. Sin municipio /// Sin provincia. 19:00h. 10€

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Axut! eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.

Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.

Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera, urri, azaro eta abendu bitartean kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria! Kaka pila!!

Ikuskizunak bideo azpian, erne ibili!

Ikuskizunak

URRIA

11. Luhuso (estreinaldia)

15-16-18-19. Angelu

23-24-25-26-27. Gazteszena

AZAROA

Ostirala 1. Azpeitia

Osteguna 7. Arriaga Bilbo

Larunbata 9. Barakaldo

Asteartea 12. Hernani

Asteazkena - Osteguna 13-14. Iruñea

Ostirala 15. Oñati

Igandea 17. Orereta

Asteartea 19. Gasteiz

Ostirala 22. Gernika

Larunbata 23. Larresoro

Larunbata 30. Markina-Xemein

ABENDUA

Igandea 1. Sopela

Ostirala 13. Hendaia

Ostirala 20. Lasarte-Oria 

 

Visitas
159
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios