XANTI AGIRREZABALA: "Satiroa"

12 de Julio de 2020. San Agustin Kulturgunea. Azpeitia /// Gipuzkoa. 19:00h. 5€

Satiroa

Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte. Sarrerak hemen.

Elizak dio gorputza erruduna da

Zientziak dio gorputza makina bat da

Iragarkiak dio gorputza negozioa da

Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.

(Eduardo Galeano)

 

FITXA TEKNIKOA

• ISORTZAILEA ETA INTERPRETEA: Xanti Agirrezabala

• BIDELAGUNAK: Matxalen de Pedro, Ione de la Cruz eta Ane Arenas

• ESZENOGRAFIA: Ekain Arrizabalaga

• JANTZITERIA: Lierni Esnaola

• Laguntzaileak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba, Azpeitiko Udala

Visitas
421
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios