BELE HOTSAK: PUTAN CLUB

13 de Septiembre de 2020. BARATZA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:00h. 7€

BELE HOTSAK: PUTAN CLUB (Concierto/Kontzertua)

Baratza Aretoaren kalitatezko zigilua daukan musika ziklo honek, hainbat fruitu on ekarri dizkigu udan zehar eta Putan Club taldearen kontzertuarekin poztuko du udazkenaren hasiera, irailaren bigarren domekan arratsaldeko 20tik aurrera.

Italia eta Frantzia artean sortuta eta Roma eta Lisboan hazita, Putan Club hirukoteak feminismoa, elektrizitatea, eta soinu elektronikoak deklinatzen ditu bere musika bikainaren bidez. Musika taldeaz gaindi, erresistentzia unitatea ere bada Putan, haien hitzetan europar partisanoetan zein Ekialde Ertaineko erresistentzian oinarritzen dena.

Ahotsak eta zurrumurru elektronikoen nahasketa aparta, abant-rocketik musika garaikidera doazen doinuak, tekno-house indartsua, musukatu zein ostikatzen zaituzten hitzak.. Ez zaie ezer falta! Dastatu ezazu Club honen zaporea, Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarrean.

AFORO MURRIZTUA/AFORO REDUCIDO: 40 ESERLEKU

20 entradas saldrán a la venta por web y el resto el mismo día del concierto.

20 sarrera aldez aurretik webean erosi ahalko dira, gainontzekoak kontzertuaren egunean.

WEB PUTAN CLUB

Visitas
343
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios