DEMODE PRODUKZIOAK: "Kutsidazu bidez, Ixabel"

15 de Octubre de 2020. Teatro Arriaga. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. 10€/21€

Octubre

Día 15 - 19:30h.

Estreno en el Teatro Arriaga

Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Joxean Sagastizabalen eleberri dibertigarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kuppela” abesten eta behiak dantzan.

Visitas
267
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios