ANTON ABADIA: Dublinetik Hendaiara

22 de Enero de 2021. Antzoki Zaharra. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 15€-20€

Orain dela mende bi Anton Abadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abadiak bere gaztelua.

Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Txomin Heguy eta Patxo Telleria egilearekin batera, eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa izan da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.

2021 Urt 22 - Urt 23
/ 19:00
 
20, 15 EUR
 
Sarrerak
 
Visitas
805
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios