DKLUBA: GARI & MALDANBERA

28 de Enero de 2021. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 5€

Beste denbora batean izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.

Bizitzaren parte handi bat musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.

Kontzertua berezia izango da, azken garaian eskaini dituenak bezala. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.

2021 Urt 28 / 19:00
 
5 EUR
 
Sarrerak
 
 
 
Visitas
425
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios