Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz

26 de Febrero de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 09:00h. Doan. Gratis. Free!

Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

Hiru mahai-ingururen bueltan antolatu dugun jardunaldian zaintza, sozioekologia eta autogestioa jarri ditugu erdigunean, eremu horietan gorpuzten ari diren elkarrekintzak aztertzeko asmoz. Gure ustez, jarduera horien ondorioz elkartasun eta hiritartasun berriak jaiotzen ari dira eta elkartze eta egiteko modu berri horien alderdi material zein sinbolikoak arakatzeari ekin nahi diogu.

Jardunaldi hau UEUk eta NOR Ikerketa Taldeak elkarlanean antolatu dute.

Visitas
407
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios