Antz3rkiz & CDN: Sisiforen paperak

28 de Enero de 2021. Victoria Eugenia . Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 10€-24€

Irrikitan gaude antzezlan hau ikusteagatik. Arriaga, Victoria Eugenia eta Principal antzokiek ekoizpen partekatu dute eta Centro Dramatico Nacional-ekin batera Sisiforen Paperak lan hau eraikin dute. Harkaitz Cano-k idatzitza eta Fernando Bernues-ek zuzenduta, Egunkaria auzian libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Kepa Errasti, Mikel Losada, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga edo Olaia Gil aktoreekin eta Ikerne Giménez eszenografia eta zuzeneko musikarekin.

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz?

 
2021 Urt 28 - Urt 29 / 19:00
 
24, 18, 10 EUR
 
Sarrerak
 
 
Visitas
790
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios