MUSIKAGELA WEEKEND XI: TXARKEY + TENPERA + MIHISE

17 de Abril de 2021. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 18:00h. 6€/10€
2021 Api 17 / 18:00
 
10, 6 EUR
 
Sarrerak: Salmenta Martxoa 23(e)tik aurrera (11:30)
 
Euskaraz
Euskaraz
 

Musikagela Weekend Musikagelaren festa da. Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom's Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. Eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdirako, 3 banda ditugu: Txarkey, Tenpera eta Mihise.

TXARKEY

Donostiar rock laukotea da, “Big Clipper Ship” desegin ondoren sortua. Iker Camarerok (gitarra-jolea eta ahotsa), José Manuel Pérezek (baxularia) eta Arkaitz Ilarrazek (bateria-jolea) osatzen dute.

TENPERA

Iker Munduate (gitarra eta ahotsa), Iker Torra (baxua) eta Jon Almuedo (bateria) Donostiako power trio zaratatsu bat dira. 2017an eta 2019an argitaratu zituzten lehen EPak, grunge kutsuko eta emo ukituko abestiekin. Kutxa Kultur Musika izan zuten egonaldian 8 abesti konposatu zituzten eta joan den neguan Corsarios Estudios grabatu zituzten Lolo Ruizen gidaritzapean.

Aurten kaleratuko duten Cheap Burger diskoaren aurrerapen abestia plataforma guztietan dago eskuragarri.

MIHISE

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da, bertako hiru kideak lehendik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutakoak dira. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. Orain lehen diskoa grabatu dute Berako Atala estudioan, Kronik@ (2020, Balio Dute). Baxua eta abestu: Beñat Urteaga. Gitarra eta abestu: Antton Aranburu. Batería: Mikel Olasagasti

 

Visitas
441
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios