PUNTO ZERO: AMORANTE + GHAU

12 de Mayo de 2022. Sala BBK Aretoa. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 12€/15€

Martxoaren 31n hasiko da eta Bilboko gizarte-bizitza astintzea du helburu, pop-a estilo ireki eta poliedrikotzat hartzen duten musika- proposamen desberdin eta apurtzaileekin. BBK Punto Zerok sei kontzertu eskainiko ditu guztira. Maiatzaren 27ra arte hamaika artista arituko dira bertan: Triángulo de Amor Bizarro, Soledad Vélez, GOA, Amorante, Colectivo da Silva, Dani eta Merina Gris-en estreinaldia Bilbon.

Maiatzaren 12an, tradizioa eta modernitatea uztartuko dira agertokian, bi euskal proposamen ezin iragarrizkoenekin. Alde batetik, Amorante artista elgoibartarra, zeinaz esaten duten “dena beltz bihurtu arte putz egin diezaiokeela tronpetari, osabaren espirituari dei egin diezaiokeela autotunez abestuz, edo denboran ahaztutako abestiak tinda ditzakeela elektronikaz”. Musika hori iraganeko oihartzunekin dator, baina abangoardiako aireak ditu haren buruan, eztarrian eta ezpainetan.

Bestetik, Ghau, (Grises edo Bananas taldeetako kidea ere baden) Gartxot Unsainen proiektu pertsonala. Musika-proposamen askea, non pop, funk edo vaporwave-ak Osa+Mujika dantza-konpainiarekin eskuz esku sortutako kode artistiko baten adierazpide gisa balio duen.

Info gehiago eta sarrerak hemen.

 

Visitas
552
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios