Ikus-entzunezko kontzertua: "MURSEGO. ARTEFAKTU FEMINISTEN BERRIRAKURKETA"

26 de Mayo de 2022. Teatro Jesús Ibáñez. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. Doan. Gratis. Free!

Mursego. Artefaktu feministen berrirakurketa emanaldiaren bidez, hainbat emakume artistaren lanak gogora ekarri nahi dituzte, aldarrikatu, erakutsi, partekatu, gorpuztu. Sarri ahaztuak izan diren ahots horiek inspirazio-iturri hartuta, pieza berriak sortuko ditu Mursegok, zuzenean musika jarriz, sagu-zaharren ultrasoinu bihurtu arte, Afrikako tribu zaharrenaren dantza bilakatu arte, modu pertsonalenean eraldatu arte. Mursegoren diziplinarteko moldaketa hauetan, umoreak, poesiak, performanceak, aldarriak, memoriak eta abangoardiak bat egiten dute. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da.

Kontzertu akustikoa, ikus-entzunezkoekin jantzita. Gozatu eta bidaiatzeko topaketa musikala. Road Ramosen mundu artistikoa erakusten duen proposamen berezia. Ez ezazu kontzertu soil bat espero!

Rocío diziplina anitzeko artista da, baina Road Ramos musika-proiektuarekin da ezagunagoa. Bi disko autoekoitzi ditu dagoeneko (El desmontaje del productor, 2014an, eta ¿Qué sueñan los perros?, 2016an), eta agertoki handietatik igaro da, gaur egungo artista askorekin batera. Bada, musika-ekoizpenarekin eta beste artista batzuentzako konposizioekin txandakatzen du bere artea. Orain, beste urrats bat eman du Road Ramos musika-proiektua zabaltzeko: animatzaile gisa egindako lanetan oinarritutako edukia ikusi ahal izango dugu ikus-entzunezko formatuan.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.

+INFO

 

Visitas
438
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios