NOTICIAS

Tartean Teatroak euskal antzerkia irekian goxatzeko aukera oparitu digu koarentenan

·
Badira bihotzez milaka bat alditan eskertzeko gauzak, Tartean Teatroaren azken ideia adibidez, geure koarentena pozteko eta kulturaz zipriztintzeko opari benetan ederra. Euskal konpainia emankorrak bere euskarazko antzezlan sorta eskegi du Vimeon, oso-osorik eta musu-truk. Ikus daitezken antzezlanak Ghero, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru, Pankreas eta Zergatik, Jamil? dira. Zure laguntxu agendak hemen azpian batu dizkizu, bai deskribapenak zein bideoak.

Badira bihotzez milaka bat alditan eskertzeko gauzak, Tartean Teatroaren azken ideia adibidez, geure koarentena pozteko eta kulturaz zipriztintzeko opari benetan ederra. Euskal konpainia emankorrak bere euskarazko antzezlan sorta eskegi du Vimeon, oso-osorik eta musu-truk.

Ikus daitezken antzezlanak Ghero, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru, Pankreas eta Zergatik, Jamil? dira. Zure laguntxu agendak hemen azpian batu dizkizu, bai deskribapenak zein bideoak. Erosotasun guztia galdu barik, zeure etxeko intimitatean antzerkiaz goxatzen jarraitzeko garai arraro honetan. Arterik gabe, zer da bizitza?

Ghero

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta. Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren arteko koprodukzioa dugu hau, azken honen mendeurrena ospatzeko.

Lingua Nabajorum

Badakizue nola garatzen diren hizkuntzak? Bueno, beste batzuk ez dakigu baina geuereak baditu, nola esan... erro gatazkatsuak, edo behintzat Tartean-en aburuz hori bera da gakoa. Euskeraren eboluzioa bronkaz-bronka jorratu omen da, euskalduna euskaldunaren kontra ibili dituen hamaika meendeatan zehar aldaketak sortuz, hitzak asmatuz eta guretzat intrinsikoa den liskarraz nozituz.

Egia esan ez da tesi oso arraroa, pentsa dezagun gure iragana gatazkaz beteta dagoela, oraina baita ere eta etorkizuna, ba ez dakigu, baina gertatutako guzti hauek azaltzeko, edo ulertzen saiatzeko hizkuntza moldatu behar izan da eta horretan gurea, euskara oso trebea da. Horrek zihurtatzen du gure elearen etorkizuna, izan ere, euskaltegiak desagertu daitezke edo apaiz jesuitek fedea galdu, baina liskarrak betirako dirau, eta euskara berarekin batera bronka berriak azaltzeko prest izango dugu.

Zergatik, Jamil?

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”

Patxo Telleriak idatzita eta Jokin Oregirekin batera zuzenduta, Zergatik, Jamil? Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy ditu protagonistak. Arreiritziak baztertu beharko genituzkela erakusten digu lan honek, ikusiko dugun harreman pertsonalen sakontasun ezezagunak direla eta. 

Ez Dok Hiru 3

Ez dok Hiru: euskal musikaren benetako istorioa antzezlanean, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, hiru musikari-aktoreen laguntzarekin, euskal musikaren errepaso ironiko eta absurdoa egingo dute. Antzezlan honetan, 200tik gora euskal abesti aipatzen dira, zeharka ala zuzenean.
 
Konpainiak euskal kultura eta antzerkiaren aldeko apustu garbia egiten du. Ez Dok Hiru piezak indarra, euskara, hitza, umore eta antzezpenean datza, publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Ez Dok Hiru Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzen du. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Pankreas

Guk dakigularik, gaur egun bertsoz paratutako lehenengo ikuskizuna da euskal eszenatokietan, euskeraz, noski! Ezagunak ditugu Shakespeare, Lope de Vega edo Calderón baina Euskal Herrian ere badaukagu gurea…Patxo Telleria! Max saria sarritan irabazi duen dramaturgo euskalduna oraingo honetan euskeraz idatzitako tragikomedia bat bertsoz sortzen ausartu da. Hito bat euskal antzerkian.

Antzezlanaren gaia: Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, heredentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzenabada ere, gertatu egiten da noizbait.

Visitas
783
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios