NOTICIAS

Erreportajea - Letren Nazioarteko Jaialdia | GUTUN ZURIA 2024 | Festival Internacional de las Letras - Reportaje

·
Hobe da berandu ezi ez inoiz, horregatik, hemen doa GZ jaialdi maiti eta berbalariaren inguruko erreportai txiki eta amultsua. Aurtengo edizioa igaro bada ere, letren jaialdiak oparitu dizkigun eduki bikainekin gozatzera gonbidatzen zaituztegu orain. Elkarrizketa eta esteka guztiak hemen! Como nunca es tarde si la dicha es buena, aquí va un pequeño reportaje sobre el festival GZ. Os invitamos a disfrutar con los excelentes contenidos que nos ha regalado el festival de las letras. ¡Pincha aquí y disfruta!

(Artículo bilingüe, debajo en castellano)

EUSK. Letren Nazioarteko Jaialdia | GUTUN ZURIA 2024

Adi, letren amoranteak! Hobe da berandu ezi ez inoiz (edo hori diote, gutxienez). Horregatik, hemen doa gure GZ jaialdi maiti eta berbalariaren inguruko erreportai txiki eta amultsua, gustuko izango duzuelakoan! Otsailak 27 eta martxoak 2 bitartean gertatu bazen ere, letren jaialdiak oparitu dizkigun eduki bikainekin gozatzera gonbidatzen zaituztegu orain, urte osoan zehar. Elkarrizketa eta esteka guztiak, nola ez, zure laguntxu agendan, hau da, hemen azpian!

2024ko Gutun Zuria-n Berba dariola ibili gara noiztarrak, solasaldi batetik bestera, AZ-ko zutabeen artean dantza, baina gure literatura kuttunaren kontrakoa den presarekin, zoritxarrez.. Horregatik, orain, patxadaz eta letra onez, denbora hartu dugu M. A. Meabe idazlea eta Sonia Rueda artista plastikoa elkarrizketatzeko, jaialdian aurkeztu duten Fabula Antifabulak ikuskizunaren harira, baina ez bakarrik. Emaiozue maitasuna.

Berbaren jarioak sutu gaitu

Egitaraua goitik behera nabarmengarria izan bada ere, NOIZ Agenda-tik etxerako modukoak iruditu zaizkigun hurrengo ekitaldiak azpimarratu nahi ditugu, (jakina, zihur bikainak izan diren beste batzuk galdu ditugula..). Zorionak Mariasun Landa-ri, jaso duen Gutun Zuria sariagatik eta eskerrik asko, berari eta Patxi Zubizarreta-ri, bariku horretan bertan geroago izandako Literatura, haur eta gazte solasaldiagatik. Eskerrak ere, Fabula antifabulak ikuskizunari, amestera eraman gaituelako, M. A. Meabe idazlearen hitzez, Sonia Rueda artista plastikoaren irudiez eta Inun musikariaren donuez besarkatuta.

Txunditu gaitu (eta aurretik gertatuko zela bagenekien), Nerea Ibarzabal eta Arantxa Urretabizkaia bikote latzak eskaini duten Etxeak eta tabernak (guztiz gomendagarria Nerearen Bar Gloria eleberria) eta Rosa Montero eta Gemma Ruiz-en Escribir el mundo gaiaren inguruko hausnarketa. Zoragarria iruditu zaigu ere, nola ez, Lucía Lijtmaer eta Brenda Navarro bikote berbalariaren El periodismo cuenta, la ficción no inventa solasaldia eta poz-pozik jarri gaitu AZko Auditorioa gainezka ikustea.

Etxekoen artean, gure ama hizkuntzan, Miren Amuriza, Iñigo Astiz eta Malen Amenabar  izan ditugu ere, Titiritari lana aurkezten Bastida Aretoa-n. Ondoren, domeka egun berdintsuan, Astiz ikusi-entzun dugu mikro irekiaren txandan, publikotik hizkuntza minorizatuen inguruko hausnarketa guztiz aproposa jaurtitzen, Mar García Puig, Azahara Alonso eta Nadal Suau-ren arteko El cuerpo cuenta elkarrizketa interesgarrian. Izenburu metafisikodun beste solasaldi interesgarri bat etorri da gero, Conversación sobre la conversación, Marta Sanz eta Luís López Carrasco-rekin.

Jaialdiari amaia ederra eman dio Juan Mayorga-ri entregaturiko sariak, eta aurretik, iluntzean, Gaston Core Antes que caiga la noche pieza dantzatu du, gorputzaren mugimenduek ere hizkuntza unibertsala bat osatzeko kapasak direlako. Konturatzerako, gaua iritsi da eta harekin gure jaialdi kuttunaren amaiera.

Zeintzuk izan dira gure ondorioak? Motz egin zaigula, GZ Pro-ren jaiotzea maite izan dugula eta Bilboko Letren Jaialdia nola hazten jarraitzen duen ikusteko irrikan gaudela. Hemen eta azpian uzten dizuegu erreprodukzio zerrenda, solasaldi guztiekin, euskarazko bertsioan. NOIZen zin-hitza: galduezinak eta aberasgarriak, danak oso!

 
 
 
 

CAST. Festival Internacional de las Letras | GUTUN ZURIA 2024

¡Amantes de las letras! Se rumorea que es mejor tarde que nunca, por eso, aquí va un pequeño y cariñoso reportaje sobre nuestro querido y berbalari festival GZ, con la esperanza de que os guste. Aunque ocurrió entre el 27 de febrero y el 2 de marzo, os invitamos a disfrutar del festival bilbaíno de las letras durante toooodo el año. ¡Entrevistas y enlaces aquí!
 
Durante la edición Gutun Zuria 2024, la familia NOIZ hemos recorrido el edificio de AZ jadeantes, corriendo de un coloquio a otro y bailando entre columnas, con una prisa común en nuestra sociedad pero diametralmente opuesta a las maneras de hacer literatura. Por eso, ahora, con calma y buenas letras, nos hemos tomado tiempo para entrevistar a la escritora M. A. Meabe y a la artista plástica Sonia Rueda, con motivo del espectáculo Fabula Antifabulak que han presentado en el festival, y también hemos preparado un pequeño reportaje para no olvidar lo vivido en Gutun Zuria y despertar las ganas para el próximo año. Dadle cariño.
 

El fluir de la palabra nos enciende

A pesar de que el programa ha sido muy destacable en su totalidad, desde NOIZ Agenda queremos subrayar los siguientes eventos. Zorionak a Mariasun Landa por el premio Gutun Zuria que ha recibido, y gracias a ella y a Patxi Zubizarreta por su posterior tertulia compartida, Literatura, haur eta gazte. Gracias también al espectáculo Fabula antifabulak, que nos ha llevado a soñar, abrazados a las palabras de la escritora M. A. Meabe, a las imágenes de la artista plástica Sonia Rueda y a las melodías del músico Inun.

Nos ha impresionado (y sabíamos que iba a pasar), Etxeak eta tabernak (muy recomendable la novela Bar Gloria de Nerea), una interesantísima conversación ofrecida por las genias y referentes Nerea Ibarzabal y Arantxa Urretabizkaia; así como el diálogo compartido Escribir el mundo, con Rosa Montero y Gemma Ruiz. También nos ha parecido estupendo ver desbordado el Auditorio del AZ durante la conferencia El periodismo cuenta, la ficción no inventa, a cargo de una de las pilotas de Deforme semanal como es Lucía Lijtmaer, junto a la escritora Brenda Navarro.

En nuestra lengua materna, hemos contado también con Miren Amuriza, Iñigo Astiz y Malen Amenabar, que han presentado su trabajo Titiritari en la Sala Bastida. Justo después, hemos visto a Astiz en el turno de micro abierto, lanzando desde el público una reflexión muy apropiada sobre las lenguas minorizadas, al terminar la conferencia El cuerpo cuenta entre Mar García Puig, Azahara Alonso y Nadal Suau. Ha venido después otro interesante coloquio con título metafísico, Conversación sobre la conversación, con Marta Sanz y Luís López Carrasco.

En domingo, el premio entregado a Juan Mayorga ha supuesto el broche final del festival, y Gaston Core ha bailado la pieza Antes que caiga la noche, porque los movimientos del cuerpo también forman un lenguaje universal. Para cuando nos hemos dado cuenta, había llegado la noche y con ella el final de nuestro festival favorito.

¿Cuáles han sido nuestras conclusiones? Que el festival se nos ha hecho corto, que nos ha encantado el nacimiento de GZ Pro y que estamos deseando ver cómo sigue creciendo Gutun Zuria. Os dejamos aquí y debajo la lista de reproducción con todas las charlas y coloquios en castellano. Palabrita de NOIZ: son imperdibles.

 

Visitas
404
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios