HESIAN + ENKORE

11 de Marzo de 2017. KUBIK ARETOA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 21:30h. 7€/9€

Hesian taldeak egin duen diskorik arrakastatsuena izango da bere barnean dituen doinu eta melodien balioa altua delako eta kantuak sortzean asmatu dutelako. Musika sentimenduei buruz idazten denean, kantu sentikorrak ateratzeko aukera handiagoak daude. Zazpigarren diskoak dituen kantuak zeharo hurbilduko zaizkio entzuleari, kantuen melodiek xuxurla daude emeki baina ozen eta indartsu. Kantuak entzulearen alboan mantentzea da erronkarik distiratsuena. Hori lortu ondoren, norberarekin daude kilikak edo irribarreak azaltzeko edota erakusteko eta barruan dugun entzulearen gogoak asetzeko; hau da, behin eta berriro entzuteko. Hesian taldeak sentimenduaren indarretik ateratako doinuak egin ditu. Bizitza maitatzeko egina badago, Hesian taldea “Hesian” diskoarekin gailurrerago iritsi da. Franen hiru abestiak eta Zuriñeren beste hiruak komunztadura biribilean daude, bikain moldatu dute emaitza orokorra. Eta gainerakoan, zazpigarrenak agidanez poperoagoa dirudi baina rocka du jantzita. Haize tresnek tarte txikiagoa dute eta ez daude aurreko planoan. Tempo erdiko kantuek batak besteari eskaintzen dieten babesa zoragarria da, diskoa ere bai.

EnKORE taldearen hirugarren diskoa 2015eko ekaina eta uztailean Tío Pete-n Jose Lastrak, Javi Peñak eta Borja Murok grabatu dute. Beard Studios-etan nahastu dute Peñak eta Murok. Ekoizpen lanak Urtzi Izak eta Jose Lastrak egin dituzte Beard Studios-etan. Masterizazioa Estanis Elorzak egin du Doctor Master estudioan. Diseinua Borja Villarejok eta Ander Iglesiasek egin dute (Ganbara). Musika Enkore taldearena, letrak Xabi Hoo-renak, baina “Espero dena” abestiaren letra Oihana Bartrak idatzi du. Enkore (Errekalde auzoa, Bilbo, 2009) taldearen “E” diskoa zera da: melodia, dantza, leloak, rock-core melodikoaren sustraiak, armonien bizipoza, poparen samurtasuna, danceren eromena… eta hirugarrena.

Visitas
385
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios