LOS TIKI PHANTOMS + LADRONES DE GUITARRAS

8 de Abril de 2017. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 22:00h. 8€/10€

LOS TIKI PHANTOMS

Talismanaren misterioa konpontzen saiatzen diren bitartean, Los Tiki Phantoms taldeak ez du denborarik galdu eta Hawai irlatik zeozer gertatzen ari delaren berriak iritsi zaizkigu. Badirudi Tiki Jainkoaren jarraitzaileak gehiagotzen ari direla abestien bitartez, munduko buruhezur laukote dibertigarri eta dantzagarriena disko berri batean ari bait da lanean 2017-ra begira. Egun gutxitan aurrerapen bat erakutsiko digute.

Los Tiki Phantoms surf instrumental errezeta bereziarekin datoz beste behin ere. Garage apur bat, Rock & Roll pixkat, Spaguetti Western tanta batzuk eta gehien maite duten hori egiten jarraitu: braba plater bati hagina bota eta gitarrak astindu. Dantzara, madarikatuak!

LADRONES DE GUITARRAS

"Los Olvidados" "Los Requesones" "The Lucky Ones" eta beste hainbat taldeetan parte hartu ondoren, Dani F. (gitarra,mandolina) Andres T. (baxua ) Daniel H.(gitarra) eta Luis L. (bateria eta perkusioa) Ladrones de Guitarras izeneko talde instrumentala sortu dute, aitzindariak izan ziren Chet Atkins, Dick Dale, The Ventures, The Shadows, Django Reinhardt, Santo & Johnny eta beste batzuen estela jarraituz. Gaur egun "La era del paripé" ari dira aurkezten.

Visitas
446
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios