EL TWANGUERO + HOWDY

13 de Mayo de 2017. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 22:00h. 12€/15€

Diego García, El Twanguero-k, gure hirian bigarren geldiune bat egingo du argitaratu duen 'Pachuco' azken lanari amaiera eman baino lehen. Mambo, Swing, Rumba eta Rockabilly-z elikatutako erritmo, perkusio eta melodiak batzen ditu lan honetan, urre koloreko Gibson gitarraren bitartez. 'Pachuco' trilogia amerikar baten azkeneko lana dugu, 40. hamarkadan Los Angeles-en sortutako tradizio latindar batetik igarotzen den bidaia.

El Twanguero munduko gitarra jole onena da askorentzat, bi Latin Grammyren irabazlea izan da eta jendarte oso ezberdinera iristeko gai: gitarraren fanatikoak nahiz erritmo eta dibertsioaren jarraitzaileak. Bunbury, Calamaro, El Cigala edo Urrutia bezalako musikari ospetsuekin lan egin eta gero hasi zuen bere bakarlari ibilbidea orain dela bi urte. Lorpen ugari izan ditu orain arte: 'Pachuco' edo 'Argentina Songbook' bezalako disko borobilak, Espainia eta Hego Ameriketatik egindako bira arrakastatsuak, prentsaren kritika bikainak edo Gibson & Bigsby Artista Internazioanala bihurtu izana.

Visitas
427
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios