Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa

25 de Septiembre de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 00:00h. 0
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa da Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa . Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute.

Aurten Topaketak bost egun iraungo ditu, irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, aurreko urteetan baino egun bat gehiago. Hala, Donostia Zinemaldiak talentu berriak sustatzeko estrategiaren inguruko sail garrantzitsuenetako bat indartzen du.

Bestalde, berariazko epaimahai batek; euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta Orona Saria esleituko du, Topaketaren laburmetrai berritzaileenari.

Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du eta Panavision eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat.


Irailaren 25tik 29ra
Visitas
94
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios