Denbora errealeko konposizio eta sorkuntza koreografiko laborategia

23 de Septiembre de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 0
Denbora Errealeko Konposizioa metodoan murgildu eta bere oinarrizko printzipioak praktikara eraman ondoren, parte-hartzaile eta koreografo gonbidatuek astebeteko laborategian Tabakaleran (irailaren 18tik 23ra) jorratutakoak erakutsiko dituzte publikoari irekitako saio honetan.

Lengoaia koreografikoa abiapuntu hartuta, sorkuntza kolaboratibo eta partekaturako metodologia bat proposatzen duen proiektu hau Azala eta Tabakaleraren arteko elkarlan bat da.

Laborategiaren bigarren asteak Azalan jarraituko du, irailaren 25etik 30era.
Visitas
129
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios