TARTEAN TEATRO Ghero

18 de Enero de 2019. Teatro Barakaldo Antzokia. Barakaldo /// Bizkaia. 20:30h. 15€

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren arteko koprodukzioa dugu, azken honen mendeurrena ospatzeko.

Visitas
92
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios