Musikagela Weekend IX: Los Mambo Jambo + Hot Potato Blues Band + Ispirit

9 de Febrero de 2019. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 22:00h. 6€ - 12€

Musikagela Weekend Musikagelaren festa da. Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom's Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. Eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdirako, 3 banda ditugu: Los Mambo Jambo (lehenengoz Donostian! eta 10. urtemugako biraren barruan), Hot Potato Blues Band eta Ispirit.

Los Mambo Jambo ‘Soinu Jambofonikoaren” sortzailea da, rock&roll, rhythm&blues, surf eta swing estiloen nahaste basatia, ikuspegi garaikidetik joa. Lau taldekideen nahasketa da euren estiloa, Espainian rock&roll eta jazz estiloetan agertokiko irudi enblematikoak laurak:

Hot Potato Blues Band Gorka Azpiroz (Mojo Hand) musikariak sortutako blues taldea da. Gorkarekin batera Lau Behi taldeko 3 kide ohi ere dira taldeko kide: Alberto Bosch baxuan, Juanrra Etxaburua baterian eta Txenan Calvo gitarran. Euskal blues-aren beste talde bateko kideak ere izandakoak (Blues Stop). Taldeak indar, estilo eta erritmoz beteriko errepertorio borobila eskeintzen du.

Ispirit taldea Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel piano jolearekin batera sortutakoa da. Urte asko daramate blues, soul eta gospel estiloetako proiektu ezberdinetan lanean. Ispirit arimadun sustraia duen taldea da, gospel eta soul-etik edaten duena. Taldekideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (teklatua), María Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).

 
 
Visitas
59
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios