MARIE DE JONGH “Ikimilikiliklik”

21 de Enero de 2020. Teatro Arriaga. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. 18€

Marie de Jongh antzerki taldeak urteak darama, haur antzerkia pertsona nagusientzat eta antzerki heldua gaztetxoentzat ekoizten. Oraingoan, keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta.

Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena. Arriagan estreinatuko da baina Leioan ikusteko aukera ere izango duzu.

Gora sorgina pirulinak!


ANTZERKI-
AGERTOKIA

“Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik” abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena.

Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita. Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.

Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.

Emanaldiak:

Urtarrilak 21 eta 22, 19.30an.

7 urtetik aurrerakoentzat – Euskarazko ikuskizuna

Taldea


Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca

Eszenografia: Ikerne Giménez

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Rosa Solé

Argiztatzea: Javi Kandela

Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi

Produkzioa: Marie de Jongh


Visitas
422
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios