ATX TEATRO "Kaskarot"

16 de Febrero de 2020. Teatro Principal. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:00h. 6€

ATX Teatroa-k, estreinaldi berezia dakarte gabon aldirako eta familia guztiarentzako: Kaskarot.  Ezberdina  izatearen  aurreko  bildurra,  lehenengo  harremanen  lotsak  eta  “ni naizen hori”  homonormatibitatearen   aurrean   defendatzea   bezalako  gaiak  jarriko  dira  mahai  gainean,  familia  guztiari  zuzendutako  ikuskizun  honetan. Oraingoan, Maryse Urruty, Natxo  Montero,  Jon  Koldo  Vázquez  aktoreak eta Gartxot Unsain musikaria daude taula gainean.

Antzezlan honen sorkuntza prozesuan, distopia ardatz nagusi duten  ikuskizunetan  erabiltzen  den  este-tika umeentzako baliagarria dela aurkitu dute,  zeharo  ohituta  baitaude  marrazki  bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak  ikusten. Froga  esazu  esperimentu  polit  hau,  abenduan  zehar  hainbat aukera izango dituzu!

 

Visitas
292
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios